2017/05/27
2011/06/03
  • Gaia: UPV/EHU
  • Komunikabidea: Noticias de Álava

UPV/EHUko Ikasleen Kontseilua eratu da

Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen Kontseilu berria eratu da ostegunean, ekainak 2, Ikasleen errektoreorde Elena Bernarasek Leioako Ikasleen Kontseiluaren egoitzan deitutako bilera batean. Ikasleen Kontseilua ikasleen ordezkaritza organo gorena da eta bere eginkizun nagusien artean UPV/EHUko organoetan ikasleen ordezkaria izatea eta ikasleen eskubideak betetzen direla zaintzea aipa daitezke, besteak beste.

Bileran lehenengo txandan eta aho batez aldarrikatu da kide bakarreko barne organoetarako aurkeztutako zerrenda bakarra. Ikasle hauek osatzen dute zerrenda:

  • Batzordeko burua:  Aratz Castro  (Lurgorri Ikasle Elkartea)
  • Idazkaria:                   Unai Martínez  (indep)
  • Diruzaina:                    Adrián Llorente (Medikuntzako ikasleen Elkartea)
  • Arabako Campuseko batzordekidea: Irati Zuñiga  (Ikasle Abertzaleak)

Hautatutakoen hiru konpromiso nagusiak dira: euskarazko matrikulazioa sustatzea; UPV/EHUko ikasleek beken arloan egindako proposamenak dagozkien erakundeetara helaraztea eta ikasleen parte hartzea bultzatzea.

Aldizkariak: Noticias de Álava http://www.sansebastiannoticias.com/