2019/03/26
2011/03/02
  • Gaia: UPV/EHU

“UPV/EHUk gaitzetsi egiten du irakasleari euskararen ezagutza aintzat ez hartzea"

Lurgorrik unibertsitateko irakasleen egiaztagirietan euskara kendu izana gaitzetsi du

Lurgorrik Eusko Jaurlaritza Unibertsitatek esparruan  garatzen ari den euskara politika arbuiatzen du. Eusko Jaurlaritzak irakasleriaren egiaztagiri eta ebaluaketarako proposatu duen Dekretuak  erabaki bakarrez kentzen du euskararen ezagutzaren balioa irakaskuntza, ikerkuntza eta argitalkuntzan. Dekretu honek suposatzen du unibertsitateko esparruan euskararen normalizazio prozesuaren hasierara eramango gaituela. Era berean, Eusko Jaurlaritzak ikerkuntza lehenesten du irakaskuntzaren gainetik, unibertsitateko irakasleria kreditatzeko  eta ebaluatzeko esparruan.

Gaur bertan Unibertsitateko Irakaskuntza Publikoaren Koordinazio Kontseiluan aurkeztu den Dekretu honek suposatzen du  unibertsitate esparruan euskararen ezagutza aintzat hartzen hasi zeneko garaietara itzultzea. Proposamen honekin ez da kontuan hartuko euskararen ezagutza, euskaraz emandako irakaskuntza neurri txikienean aintzat hartuta eta puntuaketa berezirik eman gabe. Horregatik UPV/EHUren ordezkaritza aho batez  arbuiatu du Dekretu hau, eta arlo honetan bakarrik uzten du Hezkuntza Saila. Kontrako jarrera honek Hezkuntza Saila eraman beharko luke hausnarketa egitera eta dekretu hau kentzera, euskarari merezi duen balioa onartuz.

Lurgorri Ikasle Elkartearen aldetik, ezinbesteko jotzen dugu Gobernuak eta UNIBASQ erakundeak –lehengo Uniqual-  euskaraz irakasten, ikertzen eta argitaratzen duten irakasleen ahalegina aintzat hartzea. Gaur egun, irakasleri euskalduna egoera ez-orekatuan aurkitzen da klase ordu gehiago eman behar dutelako – ikerkuntzari kalte eginez- euskaraz eskolak emateko irakasle falta dagoelako. Egoera hau larriagotu egiten da bereziki arlo teknikoko gaietan. Horri eransten badiogu ikerkuntzak egiaztagirietan indar handiagoa izango duela, zer geratzen zaio irakasleriari euskara kreditatzeko? Aratz Castroren esanetan “ Eusko Jaurlaritzak argi eta garbi zigortzen du euskaraz irakasten eta ikertzen duen irakasleria, meritu hori aintzat hartu beharrean ”

Dena dela, Eusko Jaurlaritzak  euskararen kontra darabilen hizkuntza politika ez gaitu batere harritzen. Planifikaziorik gabeko politika honen eraginez, duela lau hilabete agindu ziguten EGA onartuko zigutela euskaraz ikasten duten ikasleentza, eta hilabete geroago aukera hori errefusatu  egin dute. Era berean, ikusten dugunaren arabera Eusko Jaurlaritzak  Unibertsitateko hurrengo Egitasmoan euskalduntzeko hitzarmen-egitasmoa kenduko du, hau da  euskararen normalizazioaren kaltetan emandako beste urratsa.

Hezkuntzak ikerkuntza lehenesten du irakaskuntzaren gainetik.

Beste alde batetik , gaitzesten dugu Hezkuntza Sailak ikerkuntza irakaskuntzaren gainetik lehenestea. Gure ustetan neurri honek irakasleriari motibazioa kentzen dio  irakaskuntza berritzeko prozesuan; eta beraz,  Europar Goi Hezkuntza Esparruaren kontrako neurria da argi eta garbi. Gure iritziz eta Hezkuntza Batzordean esan genuen moduan, Eusko Jaurlaritzak eta  UNIBASQ erakundeak irakaskuntzari eman behar diote garrantzi handiena, horrek irakasleak motibatuko baititu irakaskuntzan hobetzeko eta berritzeko. Gure ustetan ezinbestekoa da irakasleriak ikertzea, baina hori bezain garrantzitsua da ezagupenak zabaltzen eta ezagutzera ematen jakitea. Dekretu honen bidez ez da hori batere errazten.