Lurgorrik aurkeztutako eta UPV/EHUko talde guztiek babestutako proposamenarekin bilatzen zen iraileko deialdia mantentzea eta erabakia ikasleen esku jartzea. Ez dago aurrerapena arrazoitzeko azterketarik, ez bada zentroen kudeatzea errazteko dena.
Igaro den ikasturtean, UPV/EHUk ikasturte osorako proposatu zuen iraileko deialdia aurreratzea Gradu berrietarako. Proposamen hau desagertzear dauden tituluetara luza zitekeen Zentroek hala onartzen bazuten. Halaber, oraingo ikasturtean ere aurreratzea planteatzen zen, aldaketak ikasturtea amaitu baino 3 hilabete lehenago onartzen ziren arren. Lurgorriren aburuz aldaketa hori desleiala izan da ikasleriari ez zitzaiolako matrikulatzean honen berri eman, eta Ikasleen Antolamendurako Batzordearen oniritzia beharrezko izatea lortu zen. Honakoa izan zen Iñaki Goirizelaia UPV/EHUren Erretoreak berak eginiko proposamena eta bere taldeak hainbat zentrotan bete egin ez zuena. Lurgorrik egutegi alternatiboa planteatu zuen eta UPV/EHUren aldetik ez zen akordio batera iristeko borondaterik erakutsi.
Aurten, aurrekoetan gertatutakoa errepikatu da. UPV/EHUren aldetik iraileko deialdia kentzen duen egutegia planteatu dute. Oraingo honetan ikasle guztientzat ( Graduak eta desagertzear dauden titulazioak). Lurgorrik iraila mantentzeko aukera aurkeztu du eta ikaslea izan dadin uztailean edo irailean aurkeztea erabakitzen duena. Oraingo honetan gure proposamenak UPV/EHUn ordezkaritza duten elkarte guztien babesa jaso du. Dena dela, Unibertsitateak proposamena errefusatu du adostasunik bilatu gabe.
Lurgorri Ikasle Elkarteak UPV/EHUren Gobernu Kontseiluak onartutako egutegia errefusatzen du eta UPV/EHUren jarrerak sortarazten dion harridura adierazten du. Era berean zalantzan jartzen du Erretore Taldeak hauteskunde kanpainan agindu zuen ikasleen Gaiak aztertzeko Batzorde Paritarioaren baliagarritasuna.