2025/04/27
2010/10/27
  • Gaia: UPV/EHU

Lurgorrik UPV/EHUri eskatu dio ez dezala irakaskuntza ahaztu

Lurgorri Ikasle Elkartea kezkatuta dago erakunde akademikoek irakaskuntza esparruari baino, garrantzia ikerkuntza arloari ematen ari direlako.

Goi Hezkuntzako Europar Esparruak helburu gisa ditu irakaskuntzaren kalitatea hobetzea, eta horretarako garrantzitsua da kalitatezko ikerkuntza sustatzea. Dena dela, ezinbestekoa da Unibertsitateek kalitatezko irakaskuntzaren alde egitea unibertsitate esparruan egin diren ikerketak erabilita.

Ezinbestekoa da Unibertsitateek kalitatezko goi mailako prestakuntza eskaintzea, hau izango baita etorkizuneko ikertzaileen oinarria. Ikerle onak izan daitezen beharrezkoa da lehenago unibertsitatean kalitatezko irakaskuntza jasotzea. Lurgorri elkartearen aldetik uste dugu irakaskuntzen kalitatea eduki akademikoetan , irakaskuntzarako metodologian eta kalitate honen kontrolean oinarritu behar dela. Unibertsitateak aldiko ebaluazioak ezarri behar dituzte kalitatea bermatzeko eta helburuak betetzeko.

Lurgorrik Euzko Jaurlaritzari eta UPV/EHUri eskatu nahi die  irakaskuntza eta irakaskuntzaren berrikuntza lehenetsi dezatela eta  oinarrizko zutabe gisa sar dezatela hau hurrengo Unibertsitate Egitasmoan eta UPV/EHUren hurrengo aurrekontuetan, unibertsitate esparru honi eta irakaskuntzaren kalitatea kontrolatzeko ekimenei bultzada berezia emanez.