2026/04/18
2009/11/04
  • Gaia: Bolonia

Lurgorrik eskatzen du Eusko Jaurlaritzak eta Unibertsitateek ikasleriari Bolonia prozesuaren inguruko informazioa ematea ó

Urte bete baino gutxiagoko epea geratzen da euskal unibertsitateak Goi Hezkuntzarako Europar Esparru berrira egokitu daitezen eta ikasleriari oraindik ez zaio eskaini honek eragingo dituen aldaketaren gaineko berririk.

Horregatik, Lurgorri taldeak adierazi nahi du Unibertsitateek eta  Eusko Jaurlaritzak

dagozkien ardurak hartu behar dituztela eta honen gaineko informazioa eman behar dutela. Gure iritziz, emango den egoera berezi honetan- Boloniarako egokitzea- azalpen egoki eta zuzenak eman behar zaizkio ikasleriari, beti ere Unibertsitate bakoitzeko testuinguru berezia kontuan hartuta.

Asko dira ikasleek egiten dituzten galderak, eta denak dira zentzu berekoak: Zer gertatuko ote da datorren ikasturtean? Euskal ikaslerik gehienak EHUn daudela kontuan hartuta, igaro den asteazkenean Iñaki Goirizelaia Erretoreari eskatu genion berariazko kanpaina egin dezan lehen mailako ikasleei zuzendua. Garrantzi handiko zalantzak argitzea eskatu diogu: zer gertatuko zaie ikasgairen bat gainditzen ez duten lehen mailako ikasleei? Nola errekuperatu ahal izango dute? Tutoretzak besterik ez badira, diru bera kobratzeko asmoa izango dute? Oraingo graduetara igaro ahal izango dira? Beren Diplomatura edo Lizentziaturetan jarraitzerik izango al dute?

Hortaz, tartean dauden instituzio akademikoak eta Eusko Jaurlaritza ados jartzea espero dugu albait arinen informazio kanpaina abian jar dezaten eta unibertsitateko ikasleen artean izan daitezkeen zalantzak argitzeko eta prozesu honen inguruan izan den informaziorik gabeko egoera konpontzeko