2020/08/03
2010/03/07
  • Gaia: UPV/EHU

Lurgorri iraileko azterketak uztailera aurreratzearen kontra

UPV/EHUk abenduko Gobernu Batzordean onartu zuen egutegi akademiko berria eta honetan aurtengo gauza berrien artean aurreikusten da iraileko azterketak uztailera aurreratuko direla.

Berrikuntza honek ez du abantailarik ematen eta guztiz kaltegarria da lana eta ikasketak uztartzen dituen ikasleentzat.

Lurgorriren aldetik, eztabaida egiteko orduan, kontra proposamen gisa aurkeztu genuen egutegi bermatzaileagoa eta unibertsitateko ikasleriarentzat onuragarriagoa.  Gure ustez, Erretore taldeak  planteatutako eta Gobernu Batzordeak onartutako proposamenak lana eta ikasketak uztartu behar dituzten ikasleak kaltetzen ditu. Gure proposamenean planteatu genuen deialdi bat gehiago ezartzea- uztailekoa- iraileko ezohikoa bat batean kendu gabe, Erretore Taldearen proposamenak ezartzen duen legez. Horrela ba, ikasleak esan ahal izango luke zein deialditan egingo dituen ezohiko azterketak.  Dena dela, gure proposamenean ez zen gure ustez baztertzeko argudio arrazoizkorik.  Kontuan hartu beharra dago Goi Hezkuntzarako Europar Esparru berriak – Bolonia Prozesu ezaguna- unibertsitateko ikasleriarentzat gogorragoak izango diren irakaskuntza metodologien aplikazioa suposatzen duela, eta horrek ikasketei denbora luzeagoa ematea suposatzen du. Horregatik ba, Unibertsitateak  eta zehatzago esanda,  Unibertsitate  Publikoak bere ikasketak eta egutegi akademikoak egokitu behar ditu gizarteak dituen beharrizan berrietara, baina egoerarik ahulenean dauden gizarte taldeak ahaztu gabe.

UPV/EHUk onartutako proposamena ikasle langilearen kontrakoa da eta horrela lana eta ikasketak uztartzen dituen ikasleek Unibertsitateko egonaldia luzatu beharra dute beren unibertsitate ikasketak amaitu ahal izateko.

Ikastetxe batzuek ikasleriekiko duten desleialtasuna.

Beste alde batetik, salatu nahi dugu UPV/EHUk onartutako proposamen honek, berarekin dakarrela UPV/EHUko ikasleriarentzako segada.  Hartan ezartzen zen ikasturte erdian joko arauak aldatzea ahalbidetzen zuen klausula. Hau da, ikasturte honetan ahalbidetzen du- eta kontuan izan ikasturtea amaitzeko 4 hilabete falta direla- iraileko deialdia uztailera aurreratu ahal dela, matrikulatzea baino lehen aurretiaz ezer esan gabe.

Bilboko Enpresa Zientzietako Unibertsitate Eskolak eta beste batzuek aurten deialdia aldatzeko aukera planteatu dutela kontuan harturik, Lurgorri ikasleen sindikatuak salatu nahi dugu honek partida erdian joko arauak aldatzea dela. Gure ustetan aldi honetan joko arauak aldatzea , legez kanpokoa ez bada ere ba da ikasleriarekiko desleialtasuna, matrikulatzeko unean ez zitzaion esan aukera hau zegoela.

Egoera honen aurrean, zalantzak baino ez zaizkigu agertzen. Zalantza hauek ikaskide askok azaldu dizkigute. Zergatik UPV/EHUk ez zuen matrikulatzea baino lehen iragarri, aurreikusita bazuen? UPV/EHUk ikasleriarentzat hain kaltegarria den neurri hau inprobisatu te du? Zer gertatuko da irailean egiteko matrikulatu ziren ikasgaiak dituzten ikasleekin?

Azaldutako arrazoi hauek guztiak kontuan harturik, UPV/EHUri exijitzen diogu bere proposamena berrikus dezan eta  ez dezala iraileko deialdia uztailera aldatzeko aukerarik eman 2009 / 2010 ikasturte honetan