2025/04/27
2006/10/10
  • Gaia: Lurgorri

Ahoa baduzu, ahotsa zergatik ez?

Ikasturte berri bat hastera doa. Lurgorri Ikasle Elkarteak urteak eman ditu gure herriko ikastetxe, instituto eta unibertsitateetan ikasleen kezka eta interesen bozgorailu lanak egiten. Aurten ere helburu berdinarekin jarraitzen dugu. Gure ikuspuntu, humanista eta abertzaletik abiatuta, proiektu sendo eta aurrerakoi batean ari gara.

  • Guzti hau ezinezkoa da giza-baliabiderik gabe. Hori dela eta gure proiektuan parte hartu nahi baduzu, jarri zaitez gurekin kontaktuan behean agertzen diren bideak erabilita.
  • Kalitatezko hezkuntza jaso nahi dugulako, gure etorkizuna pertsona eta herri moduan horretan oinarritzen delako
  • Euskaraz, gaztelaniaz ala frantsesez ikasteko aukera izan dezagun, gure herriko edozein ikastetxe, instituto eta unibertsitatean
  • Ikasleok gure hezkuntza-sistemaren gainean zer esana badugulako
  • Ikasle guztiok ikasteko aukera berdinak izan behar ditugulako. Denok ez ditugu medio ekonomiko berdinak gure ikasketak ordaintzeko eta denok ikasteko aukera izan behar dugulako.
  • Gure zentruetan, azpiegitura duinak nahi ditugulako.
  • Azken finean, guzti honekin ados bazaude, AHOA BADUZU, AHOTSA ZERGATIK EZ?
Interesa diezazuke