2017/09/26
2013/12/03
  • Gaia: unibertsitateko hauteskundeak

LURGORRIK MEHATXUAK ETA KOAKZIOAK SALATU DITU EHU-UPVKO HAUTESKUNDE KANPAINAN, ETA BABESA ESKATU DIE AGINTARIEI

Erradikal batzuek ikasleen elkarteko kideak iraindu eta mehatxatu dituzte gaur Sarrikon, propaganda jartzen ari ziren bitartean. Lurgorrik bideo batzuk aurkeztu ditu pertsona ezezagunak materiala hondatzen erakusten dutenak

Lurgorri ikasle elkarteko ordezkariak iraindu eta mehatxatu dituzte erradikal batzuek gaur Sarrikoko fakultatean, abenduaren 10ean UPV/EHUko klaustroa osatzeko egingo diren hauteskundeetarako propaganda jartzen ari ziren bitartean.Halako jarrera onartezinak gainditutzat jotzen genituen arren,behin eta berriz gertatu dira hauteskunde kanpaina hasieratik. Horren aurrean, Lurgorrik babesa eskatu die unibertsitateko agintariei eta aukera guztiek beren ideia eta proposamenak askatasun osoz defendatu ahal izatea eskatu du.

 Batzuen tolerantziarik ezaren azken adibidea gaur goizean eman da Sarrikoko unibertsitatean. Lurgorri elkarteko kide bat apar sintetikozko belarri baten ondoan (Lurgorrik entzun egiten dizulako sinboloa) bakarrik zegoela, lau erradikal inguratu zaizkio eta belarria kentzeko agindua egin diote “Kentzen ez baduzu, bota egingo dizugu” mehatxatu dute. Arazo handiagoak saihesteko, belarria lekuz aldatu dute Lurgorrikoek.  Geroago, Lurgorriko kide hori berori kartelak jartzen ari zela, erradikalak berriro agertu zaizkio eta gehiago ez jartzeko esan diote. Lurgorriko kideak ez die kasurik egin eta egiten ari zena amaitu du. Minutu batzuk geroago toki horretara itzuli eta Lurgorriko kartel guztiak kenduta ikusi ditu.


Lurgorrik salatu duenez gaurkoa ez da gertakari isolatua izan, halako jardun totalitarioak azaroaren 28an hasi zen hauteskunde kanpaina hasieratik behin eta berriz errepikatu direlako. Egun hartan, lehen kartelak jarri zirenetik bi ordu eskas igaro ondoren, ezezagun batzuek propaganda guztia boikotatu zuten. Iragan astelehenean ere, Lurgorrik bere kartelak berriro jarri zituenean, ezezagun batzuek kartelak kendu eta zaramara bota zituzten. Horixe da, hain zuzen, esandako bideoak islatzen duen momentua, eta Lurgorrik bere salaketan aurkeztu duena. 

Lurgorrik egiaztatu ahal izan duenez, bere kezka eta ardura nagusia ikasleen interesak kanpaina ezberdin eta irudimentsuaren bidez (“EHUko Konkistatzailea”, gizarte sareetan arrakasta handia izan duten bideoak) defendatzea den bitartean, beste batzuen ardura nagusia da inorena suntsitzea eta hondatzea, inolako proposamenik aurkeztu gabe.