Komunikabide ezberdinek adierazi dutenez, Hezkuntza Sailak euskeraz ikasten duen, edo gutxienez kreditu minimo batzuk euskeraz egin dituen Unibertsitateko ikaslegoak, oposizioetan euskeran akreditatu lez aitortu egingo ditu. Ez Iñaki Goirizelaiak zuzenduriko errektoregotza-taldeak, ezta Eusko Jaurlaritzak ez dituzte ikasleen ordezkariak informatu talde honentzako hain garrantzizkoa den berri honi buruz.
Bizkaiako Ikasleen Kontseiluko Presidenteak, Aratz Castrok, berri honi buruz azpimarratzen du: “Argitaraturiko informazio kontraesankorrak ikaslegoaren artean sorturiko nahastea kritikatu nahi dugu”. Kultura Sailetik Azaroan unibertsitate-ikasleek EGA ziurtatuta edukiko zutela esan bazen ere, geroago Eusko Jaurlaritzak atzera egin eta badirudienez aitormen hau soilik Administrazioko oposizioetan soilik emango dela baieztatu du.
Era berean, salatu nahi dugu UPV/EHU-ko Errektoregotza-taldeak ikasleen ordezkariak honi buruz jakinarazi ez izana: “harritu egin gaitu Errektorearen taldeak gauza hauei buruz ez abisatzeak”, adierazi du Aratz Castro-k. “Hau dela eta, publikoki UPV/EHU-a presatu nahi dugu ikasleekin dituen komunikazio-kanalak hobetzera, eta azken gertakizun honen antzeko gai garrantzitsuei buruz unean unean informatzera.
Hala ere, Bizkaiako Ikasleen Kontseiluak positibotzat jotzen du eztabaida hau irekitzea, gure ustetan jorratzeke dagoen gaia dena. Ostera, ezinbeharrezko lez jotzen dugu ikasleen ordezkaritzaren parte hartze eta onartzea edukitzea.
Azkenik, UPV/EHU-a, eta bereziki Eusko Jaurlaritza – zeinarekin komunikaziorik ez duen gure kolektiboak oraindik – presatu nahi ditugu ikasleen komunikazio kanalak eta parte hartzea ezartzera eta hobetzera unibertsitateari dagokien gaiei buruz, eta bereziki, ikasleriarengan eragiten duten gaiei buruz.