Irakurtzen dogun guztiok hezi gara A, B eta D ereduen artean. Bagenekien Akoek ez ebela ikastola amaitzean euskara guztiz menperatuko, baina B eta D eredukoek gai izango zirela uste genduan. Usteak erdi ustel, antza! B eredukoen euskara gaitasunagatik ez dau inork aldeko aposturik egiten. Horretan datza zehazki EAko hezkuntza arduradunak Eusko Jaurlaritzan egiten dauan proposamena, bere helburua hezkuntza sistemak hizkuntza gaitasunak bermatzea da. Lau zertzeladatan, ikas zentru bakoitzak bere inguru soziolinguistikoari begiratu eta euskaraz irakatsitakoen portzentaia zehaztuko dau ezagutza ziurtatzeko. Mirariak Lourdesera. Euskara teknikariek adierazten dabe pertsona elebiduna izateko bere bizitzako bi esparru behitzat euskaldunduta egon behar dirala. Hau da, Peio, gure ume adibidea, euskaldun ta elebiduna izango da, gurasoak eta ikas zentrua euskaldunak badaukaz edo ikas zentrua eta lagunak (eurekaz euskaraz berba egiten badau), esparru bakarra ez da nahikoa (ikas zentru euskaldunagaz ankamotz geratzen gara). Orduan, ikas zentruan euskararen ezagutza bermatzen bada… beharrezkoa, baina ez da nahikoa. Gurasoen lana izango da baita hizkuntza gaitasunaren alde egitea. Eta ez naz momentuz, beste hizkuntzei buruz mintzatuko. Beste alde atetik, proposaturiko ikas zentruen erabakitzeko indepentziak arazotxo batzuk sortu leikez: zentruaren zuzendaritzaren euskararekiko inplikazio falta, biztanlego etorkina eta ez euskalduna metatzen dabezan guneak eta etorkinek aukeratuko dabezen zentruen balitzko getarizazioa, irakaslego osoaren euskararen ezagutza falta, gunearen egera soziolinguistikoaren aldaketa migrazioa eta beste fenomeno batzuk direla eta… Esan beharra dago ikas zentruetako profezionalek ez dakiela oraindik zer pentsatu. Aldaketa bat beharrezkoa da, baina zalantzak daukiez alternatiba honek aldagaia guztiak ikertu dauazan ala ez.