2020/08/15
2011/02/02

Zuzenbide oharra

Lurgorrik soluzio bat eskatzen du Leioako Zuzenbide ikasleentzat

Lurgorri Ikasle Elkarteak Leioako Zuzenbide fakultatearen eraikinak duen egoera txarra salatzen du, klaseak ematea eta azterketak egitea eragozten duena.  Hautsak, zaratek eta gainerako trabek ez dute aktibitatea normaltasunez aurrera eramaten uzten. Hori dela-eta,  Lurgorri Ikasle Elkartea joango da Bizkaiko Errektoreordetzan gaur deituta dagoen bilerara, eta bertan, berehalako soluzio bat eskatuko du irakaskuntza bermatzeko, kalitatezkoa gainera. Dena dela, eta aurreikuspenik egon ez denez, Lurgorrik UPV/EHUri eskatzen dio klaserik eman ez dadila, inondik inora, obretan dagoen eraikin horretan, beste aukera bat bila dezala unibertsitateak.