2023/02/03
2010/03/24
  • Gaia: UNIQUAL

La participación del alumnado en UNIQUAL recibe un amplio respaldo

El Consejo de Estudiantes de Bizkaia recibe el apoyo de todos los Equipos Directivos del Campus de Bizkaia a su propuesta sobre la participación del alumnado en la Agencia de Evalaución UNIQUAL. Asimismo, Lurgorri recabó el apoyo del Consejo de la JUventud de Euskadi-Euskadiko Gazteriaren Kontseilua a esta misma propuesta. El texto suguiente esta apoyado por los Centros abajo mencionados salvo por Ingeniería de Bilbao por no localizar a su Director.

BIZKAIKO IKASLEEN BATZORDEA

UNIBERTSITATEKO IRAKASKUNTZAREN KALITATE PROZESUETAN IKASLERIAREN PARTE HARTZEAREN INGURUAN EGITEN  DUEN PROPOSAMENA

Gaur egun aldaketa ematen ari da unibertsitateko irakaskuntzan eta beste gauza batzuekin batera ikasleria bihurtzen du bere ikas prozesuaren ardatz nagusi; ondorioz, bere prestakuntzaren funtsezko protagonista bilakatzera eramaten du. Era honetan,  eskola magistraletara doan subjektu pasibo izatetik, irakasteko metodologia aktiboetan  parte hartzailea den subjektu izatera  pasatzen da.

Garatzen ari den erreforma hau , funtsezko elementu gisa bereganatzen du goi hezkuntza sistemaren ebaluatze sistematikoa , eta horretan beharrezko jotzen da ikasleriaren lankidetza aktiboa. Gure aburuz bere iritzia funtsezkoa da unibertsitate irakaskuntzan eman daitezkeen akatsak antzemateko eta horrela ikuspuntu zabalago batetik aztertu eta konpontzeko.  Hau guztia egiterik izango da unibertsitateko ikasleriari ematen bazaio irakaskuntzaren kalitatea zaintzeko   erakundeetan parte hartzeko aukera eta eskubidea.

Ikasleak ebaluaketa prozesuetan sartzea funtsezkoa dela azaltzeko beste argudioa da, Kalitatearen Europar Agentziak ( ENQA) Autonomietako agentziei oniritzia emateko zigilua emateko baldintzatzat ezartzen duela talde hau sartzea Agentzien ebaluaketa prozesuetan.  Estatuko Agentziak berak  (ANECA) bere aldetik  denbora darama ikasleak titulazioen gaineko ebaluazio batzordeetan sartzen eta oso emaitza onak lortu izan dira, bertako hainbat ordezkariek azaldu dutenez.

Dena dela, talde honek irakasbideen kalitatea zaintzeko lana bere eskarmentu propiotik eta ezagutzatik abiatuta egiterik izan dezan , funtsezkoa da arlo honetan prestakuntza ematea.

Arestian emandako azalpen hauen guztiengatik, behean izenpetzen dugunok  Bizkaiko Ikasleen Batzordeak aurkeztutako agiriaren atxikimendua  adierazten dugu. Gure ustetan egoki eta beharrezkoa da  honako hauek aintzat hartzea :

1) Unibertsitateko ikasleria, Euskal Unibertsitate Sistemaren erabiltzailea den aldetik, unibertsitateko irakaskuntzen kalitatea zaintzeko dauden organo guztietan izatea. Talde honen ikuspuntua beharrezkoa da irakaskuntza hauen kalitatea aurrera egiterik nahi badugu, Goi Hezkuntzaren Europar esparruak ezartzen duena betetze aldera.

2) Era berean, ezinbesteko jotzen dugu UNIQUAL erakundeak Euskal Unibertsitate Sistema aztertzeko Agentzian bertan sortuko diren  Titulazio Batzordeetan eta Administrazio Batzordean ikasleak sartzea, bere funtzioen artean aurreikusten duelako “  Agentziaren funtzio bakoitzerako ebaluaketa , kreditatze eta egiaztapen adierazleak proposatzea ”eta hala jasota dago bere Estatutuetan ere