Karrera amaitu baduzu, eman ezazu izena EPEZ Programaren deialdian, Europako enpresetan praktikak egin ahal izango baitituzu programa horren bidez. Egonaldiak 14 astekoak dira (2007ko apirila eta uztaila bitartean). 3 aste kultur eta hizkuntz prestakuntzarako eta 11 aste praktiketarako. Praktikak herrialde hauetan egin ahal izango dituzu: Alemania, Frantzia, Italia, Portugal, Txekiar Errepublika eta Erresuma Batua.