2018/12/16
2010/11/19
  • Gaia: Lurgorri

Eskerrik asko!

Lurgorrik UPV/EHUko klaustroan duen ordezkaritza bikoiztu egiten du bere historiako emaitza onenak lortuz.

Lurgorri Ikasle Elkarteak bere historiako emaitza onenak lortu ditu Ikasle-hauteskunde hauetan. Lurgorrik 16 klaustral lortu ditu eta honek ikasle elkartearen proiektua finkatzen eta kontsolidatzen du. Klaustral kopuru hau, elkarte bezala lortu genitzakeen kopuruaren erdia da. Honekin, argi dago Lurgorrik unibertsitate publikoan izan duen gorakada nabaria izan dela datu honi erreparatuz gero. Gorakada hau, Lurgorri 5 zentru gehiagotan zerrenda aurkeztearen ondorio ere bada eta zentruak honakoak izan dira: Meategi eta Herrilan Eskola, La Casilla Ingeniaritza Teknikoko Eskola, Donostiako Irakasle Eskola, Filosofia eta Hezkuntza Zientzietako Fakultatea eta Lan Harremanak, Lurgorrik aurreko urtean lortutako emaitzak bikoiztu egiten ditu.

Dena dela, eta UPV/EHUren ikasleentzako aurrera pausuak lortu ditugun arren, hauek ez dira nahiko. Asko dugu hobetzeko eta egiteko. Lurgorrik ikasleen eskariei erantzun nahi die eta helburu honekin honako hauek proposatzen ditugu: prezio publikoak izoztea, euskara gradu eta gradu-ondoan sustatzeaz gain, unibertsitatearen zabalpenean sustatzea, ikasleentzako euskara ikastaroak egitea, Gradu eta Gradu-ondoko kurtso presentzialak eta on line; eta horrekin guztiarekin batera Leioako Kanpusean Liburu denda eta paper denda zerbitzuak jartzea, kreditrans txartelak erosteko makinak, aparkalekuak egoera onean mantentzea eta WIFI konexioa UPV/EHUren Kanpusetako arlo guztietan mantentzea.