Orain arte unibertsitateko ikasleek deialdi bi dituzte- ohikoa eta ohiz kanpokoa- ikasturte bakoitzean azterketak egiteko.
Agi denez, Euskal Herriko Unibertsitate barruan ikasturte hasiera irailaren hasierara aurreratzea aztertzen ari da; horrela eginik,orain arte irailean egin ohi ziren azterketak uztailera pasatuko lirateke. Lurgorri Ikasle Elkarteak ez du ulertzen egutegi akademikoa zergatik aldatu nahi den eta aldaketa honen aurka gaudela erakutsi nahi dugu, ikasketak eta lana uztartu behar dituzten ikasleei kalte handia egingo zaielakoan.
Horregatik ba, Erretore Taldeari proposatu diogu Euskal Herriko Unibertsitate barruan azterketak egiteko hiru deialdi izan daitezen. Lehen azterketa deialdia otsailean izango litzateke lehen lau hilabeterako,eta ekainaizango litzatekebigarren lau hilabeterako. Ezohiko deialdirako proposatzen dugu ikasleriak aukera izan dezala uztaileko eta iraileko deialdiaren artean aukeratzeko eskubidea. Proposamen honenbidezbermatu egiten da lana eta ikasketak uztartu behar dituzten ikasleek iraileko azterketak egiteko aukeraizatea,eta horrela denbora izangoluketeikasgaiak ondo prestatzeko. Gure ustez Erretore Taldeak egin duen proposamenak ez dio Unibertsitateko Ikasleriari onurarik eskaintzen.
Beste alde batetik, 3 asteko azterketa aldiak 2 astera mugatzeko erabakiaren kontra agertzen gara., horrek suposatuko du azterketak bata bestearen ostean izango direlaeta beraz oso aldi laburra egongo da hauek prestatzeko.
EHU/UPVko Erretore jaunak bere erabakia berraztertuko duelakoan eta gure ekarpenak kontuan hartukodituelakoan