2025/11/27
2010/06/10
  • Gaia: UPV/EHU

Lurgorri unibertsitate gradu berrietako %30ko igoeraren kontra

Lurgorri Ikasle Elkarteak salatu egin berri du Eusko Jaurlaritzak datorren unibertsitate ikasturterako planteatu duen prezio publikoen politika.

Apirilean Unibertsitate Irakaskuntza Publikoaren Koordinazio Batzordeak izan zuen bileran, Eusko Jaurlaritzak aurkeztu zuen proposamenaren arabera, oraingo tituluetan (izentziatura eta diplomaturak) lehen matrikularen izoztea eta % 3ko igoera planteatzen da bigarren eta hirugarren matrikuletan. Dena dela, gradu berrietarako prezioen proposamenak kredituaren oraingo prezioaren  % 17 eta % 32 arteko igoera proposatzen du. Lurgorrik erakunde horretan errefusatu duen igoera.

“Gure ustez , oraingo egoera ekonomikoa ez da bat ere ona ikasle eta beren familientzat, eta Eusko Jaurlaritzak kredituaren prezioa igotzeko proposamen honek azken urteetan Goi Hezkuntza elitekoa bilakatu dela salatu duenei ematen die arrazoia ” gaineratu du ikasleen sindikatuak.

Lurgorrik ostiralean bertan, Hezkuntza sailari eskatuko dio bere proposamen hori bertan behera utz dezala eta prezio publikoen izoztea plantea dezala oraingo titulazioetan eta gradu berrietan. Era berean, bigarren eta hirugarren matrikulak izoztea ere proposatuko du.

Beken inguruan, Lurgorrik beka orokorrean ematen diren beka kopuruak eta garraio bekak eguneratzea eskatuko du, hauen izoztea planteatzen baita. Era berean, beketan aldi baterako Ikaslearen figura islatzea eskatuko du, Hezkuntza Sailak aurkeztutako planteamenduan ez baitu halakorik islatzen.

Unibertsitateko salneurrien alderatze taula

Esperientzia gradua: 1

Oraingo titulazioen lehen matrikularako prezioa: 15,22

Gradu berrietan lehen matrikularako proposatzen den prezioa: 18,00

Igoera %: %18,27

-----------------------------------------------------------------------

Esperientzia gradua: 2

Oraingo titulazioen lehen matrikularako prezioa: 14,59

Gradu berrietan lehen matrikularako proposatzen den prezioa: 17,51

Igoera %: %20,01

-----------------------------------------------------------------------

Esperientzia gradua: 3

Oraingo titulazioen lehen matrikularako prezioa: 11,29

Gradu berrietan lehen matrikularako proposatzen den prezioa: 13,24

Igoera %: %17,27

-----------------------------------------------------------------------

Esperientzia gradua: 4

Oraingo titulazioen lehen matrikularako prezioa: 9,81

Gradu berrietan lehen matrikularako proposatzen den prezioa: 12,95

Igoera %: %32,01

-----------------------------------------------------------------------