KOPURU MUGATUAK MEDIKUNTZAN
Mahaigaineratu zen lehen gaia izan zen Medikuntza Fakultateko Kopuru Mugatuen ingurukoa. Medikuntzan Lizentziatuen beharrizana dagoela esan dela kontuan harturik , ez dugu ulertzen zelan mantentzen diren kopuru mugatu hauek. Kontua da matrikulak eskaintzen diren plazak baino gehiago direla esan arren, benetan gertatzen dena da egiazko matrikula kopurua txikiagoa dela. Hori gertatzen da gure Unibertsitatean matrikula egiteko epea beste Unibertsitate batzuetan baino lehenago hasten dela. Gauzak horrela, behin behineko matrikula kopurua ( beste Unibertsitateek esandakoaren zain geratzen dira) oso altua da eta gero , behin betiko matrikulak ez dira eskaintzen direnak baino gehiago.
ERRETORETZAREN JARRERA GABILONDO IRAKASLEAK PROPOSATZEN DUEN ESKOLA EGUTEGI BERRIAREN INGURUAN.
Mahaigaineratu genion beste gaia izan zenunibertsitateko hainbat sektorek Europako Goi Mailako Hezkuntza esparruaren aplikazioarekin lotzen duten eskola egutegiaren gainekoa. Gogoratu egin genion aurreko Erretorea izan zen Juan Ignacio Perez CRUE erakundearen ( Espainiar Unibertsitateetako Erretoreen Biltzarra) Presidenteak defendatzen zituen tesien alde jarri zela.CRUE erakundearen presidente den Gabilondok defendatzen du iraileko azterketak ekainera aurreratzea, honek suposatuko lukeelarik eskola egutegi osoa eraldatzea hauek data guztiak aurreratuaz. Honen inguruan, Erretoreak erantzun zuen Zuzendaritza Taldeak ez duela honen gaineko iritzirik eta komunikatuko duela iritzi zehatza dutenean.
EUSKARA
Azkenik, epe laburrean Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak “ Ikaslearen Estatutua” arautzeko Errege Dekretua argitaratuko duelarik, ikasleriak nahi duen hizkuntza koofizialean ikasteko duen eskubideaaraudi honetan sartzea eskatzen da. Halaber, dekretu horretan bertan CRUEren pareko izango den Ikasle Batzordearen sorketa arautuko denez, Ministerio aurrera eramatea ikasleen ordezkariei EHU moduko unibertsitateetan erakunde horretan hizkuntza bata zein bestea erabiltzeko eskubidea onartzeko eskaria .